Etxea

Landa turismorako ezinhobea

modulo2Binahia, berriki eraikitako landa turismora bideratutako etxea da. Landetxe hau, Baztango Arraioz herritik 1,5 km-tara dagoen mendixka baten konkorrean aurkitzen da, naturaz inguraturik eta bailarako paisai zoragarri baten behatokia da. Etxea 18-28 lagun biltzeko prestatuta dago.

ETXEAREN BANAKETA:

BEHEKO SOLAIRUA:
  • Sukalde-jangela, ontzi-garbikaria, garbigailua, labea, mikrouhin-labea, despentsa, sofak, telebista, 20 lagunendako paellera bere su eta oinekin, pazia, beharrezko tresneria eta lurreko-suarekin (egurra dohakoa da).
  • Egongela txikia, sofak eta telebistarekin.
  • Ohe bikoitzeko gela bat bere bainugelarekin.
  • Logela-jolasgela; Bildu daitezken 3 litera bikoitz, bi bainugela eta ping-pong mahaiarekin.
  • 2 komun.
  • 100 m2-tako erabilera anitzeko gela (Jarduerak egiten dituzten taldeentzan BAKARRIK irekita, prezioa kanpo).

Zoru azpiko berogailu sistema beheko solairu osoan.

LEHENENGO SOLAIRUA:
  • 9 logela bikoitz, bakoitza bere bainugelarekin (WC, dutxa eta konketa)
  • Egongela balkoiarekin.

Berokuntza sistema zentrala

KANPOALDEAN:

Igerilekua eta jolastokia

  • Igerileku txikia.
  • Aparkalekua.
  • Lorategia.
  • Kulunkak.
  • Barbakoa.

Maindirak eta eskuoihalak barne.

Mapa ubicación

¿Dónde estamos?

Arraioz (Baztan) - Nafarroa

Bertaratzeko:
Azalpenak jeitsi

Contacto

Erreserbak edo harremanetan jartzeko: