Etxea
Landa turismorako ezinhobea
Binahia, berriki eraikitako landa turismora bideratutako etxea da. Landetxe hau, Baztango Arraioz herritik 1,5 km-tara dagoen mendixka baten konkorrean aurkitzen da, naturaz inguraturik eta bailarako paisai zoragarri baten behatokia da. Etxea 18-28 lagun biltzeko prestatuta dago.
ETXEAREN BANAKETA:
BEHEKO SOLAIRUA:
- Sukalde-jangela, ontzi-garbikaria, garbigailua, labea, mikrouhin-labea, despentsa, sofak, telebista, 20 lagunendako paellera bere su eta oinekin, pazia, beharrezko tresneria eta lurreko-suarekin (egurra dohakoa da).
- Egongela txikia, sofak eta telebistarekin.
- Ohe bikoitzeko gela bat bere bainugelarekin.
- Logela-jolasgela; Bildu daitezken 3 litera bikoitz, bi bainugela eta ping-pong mahaiarekin.
- 2 komun.
- 100 m2-tako erabilera anitzeko gela (Jarduerak egiten dituzten taldeentzan BAKARRIK irekita, prezioa kanpo).
Zoru azpiko berogailu sistema beheko solairu osoan.
LEHENENGO SOLAIRUA:
- 9 logela bikoitz, bakoitza bere bainugelarekin (WC, dutxa eta konketa)
- Egongela balkoiarekin.
Berokuntza sistema zentrala
KANPOALDEAN:
- Igerileku txikia.
- Aparkalekua.
- Lorategia.
- Kulunkak.
- Barbakoa.
Maindirak eta eskuoihalak barne.